Espekulazioa
Asaldatuta jartzen gara gazte garenok, gure aurreko belaunaldiek etxebizitza erosi zuten prezioaz galde egiten dugunean. Ohikoa da, XX. mendeko azken hamarka baino lehen pisu bat erosi zutenek garaiko bi miloi pezeta (asko jota) ordaindu zutela entzutea. Hots, beraien habia eskuratzeak buruko min handirik ez ziela eman pentsa genezake. 1990tik aurrera ordea, dirudunek –horien artean gure inguruan bizi diren makina bat gizabanakok– ladriluaren sektorean inbertitzea erabaki zuten, burtsan baino errentagarritasun handiagoa aterako zutelakoan. Erabaki ezin hobea beraientzat.Inbertsio hauek, loraldi ekonomikoan harrapatu zuten mundua, jendeak lana zuen eta horrekin batera etxebizitzen eskaerak gora egin zuen. Horren jakitun ziren inbertitzaileak. Bazekiten, orduan planoaren gainean erositako 20 etxebizitza hurrengo urteetan ehuneko hogei edo berrogei aldiz garestiago saldu ahal izango zituztela. Banku eta Aurrezki Kutxek beraien aldetik, negozioa egiteko kariaz espekulatzaile hauei lagundu zieten. Kredituak emateko baldintzak jaitsi egin zituzten, eta ematen zituzten kreditu horien interes tipoek ere hagitz egin zuten bera. Amerikanoak eta beraien […]
Original post by jbergaretxe